XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZTARRI ON BAT.

Emakumea ereslari edo kantari bat egoan Inglaterrako uri baten.

Korreo-etxera eskutitz-billa ioanda nor zan esan ebanean, bertako gizon batek esan eutsan:
Andrea: zuk diñozuna izan leike egia izatea, baña edonor etorri leike zure izena daukala esatera.

- Neu nazala Mariana Brandt, da emoidazuz nire izenean etorri direan eskutitzok.

- Edozein etorri leikeala Mariana Brandt dala esatera.

¿Eztaukazu tarjetarik?.

- Eztaukat, gizona, tarjetarik; baiña edozein etorri baleike esatera, ezin agertu leike neu baiño besterik iñor dala erakustera.

Au esanda asi zan Opera-atal batzuk eresten.

Auzoetakoak leioetara urtenda aoa zabalik egozan berari entzuten; baita korreoko gizona bere pozarren egoan.

Amaitu ebanean, Marianak esan eutsan gizonari: Datorrela edozein Mariana Brandt dala esatera.

- Eskerrik asko, andrea, emon daustazun pozaldi onegaitik.

Ona emen zuretzako eskutitzak.